Asistentzia: Altsasu, Elgoibar, Bilbo (BOM), Bergara, Uribe-kosta, Zumaia, Lekitto
1-INFORMAZIOA
-Altsasuko gaztetxea erre egin zen, hau gertatutako suhiltzaileak agertu eta ondoren foralak agertu ziren, foralak sartzerakoan gazte asanbladako kide batek sartzeko bere intentzioa agertu eta hasiera batean foralek eragotzi nahi izan zuten, dena den azkenik tirabira batzuen ondoren sartzea lortu zuen. Foralen jarrera salatzekoa izan zen, izan ere bertara sartutakoan erregistro ilegala bat egiteko aprobetxatu zuten, honegatik atxikimendu kanpaina bat jarri zuten martxan eta manifestazio jendetsua burutu zuten.
-Bilbon, gaztetxeak kriminalizatzeko jasandako hainbat erasoren ondoren, “el mundo egunkarian agertutako notizia bat (de comisaria nacional de policia a cuartel nazional de segi)gaztetxe baten inguruan…” komunikatu bat zabaldu dute erasoei erantzuteko.
-7 Katu gaztetxea hainbat aldiz desalojatu eta okupatu ondoren, eraikinaren jabeak, desalojoen bideei desistitu eta beste bide baten hautua egin du, udaletxera jo eta bertan martxan dagoen proiektu bat abiapuntutzat hartuz, udaletxea jabe eta gazteekin hitz egiten ari da dagoen eztabaidari irteera bat emateko, gazte asanbladako kideek positibotzat joten dute bide honen hautua.
-Eibarko gaztetxea desalojo arriskuan dago, udaletxeak bilera batera deitu zituzten eta oraingo gaztetxearen ordez beste lokal bat eskaini zieten. Lokal hau herri gunetik oso urrun egoteaz gain (gaur egungo gaztetxea herrigunean dago) oso gaizki dago, beraz orain eibarko gazteen artean adosten ari dira hemendik aurrera zer eta nola egin.
2-WEB ORRIALDEA
Web orrialdea sortu genuen, gaztetxe eta gazte asanbladen artean komunikazioa hobetzea eta unean une gaztetxe eta gazte asanblada bakoitzean dauden gai ezberdinen artean eztabaidak sustatzea nahi zen.
Denbora aurrera doala, batez ere berau kudeatzeko pertsonarik ez daukagulako, web orrialdeari egozten genizkion helburuetatik oso urruti aurkitzen gara gaur egun.
Honengatik eta gure arteko komunikazio on batek duen garrantzia ikusirik, web orrialdea norbaitek kudeatzeko beharra ikusi zen eta horri begira hurrengo koordinadorarako gaztetxe eta gazte asanbladetan galdetu eta pertsona baten proposamena ekartzeko konpromisoa hartu zen, honela orrialdeari ahal dugun zuku guztia ateratzeko.
3-GAZTETXE EGUNA (MAIATZAK 22an ALTSASUN)
Gaztetxe egunaren inguruan aurreratutakoa atxikitutako testuan agertzen da.
Dena den martxoak 13ra begira ahalik eta gaztetxe eta gazte asanblada gehienengana hurbildu eta eta beraien partetik gaztetxe egunera begira bi konpromezu hartzea ahaleginduko gara.
Alde batetik gaztetxe egunari begira, kontzertuak… propaganda eta dirua lortzeko apirilean zehar ekintzak antolatzea.
Bigarrenik gaztetxe eguneko egitarauan parte hartzea.
Gaztetxe egunari begira, material banaketa iada egin da, kartel orokorra, mutua, eskuorria eta kuñarekin. Berauek atxikituta daude.
4-BESTERIK
BOM-etik proposamena egiten da orain bost urte bezala Gaztetxe egunaren ostean EH-ko II. Okupazio kongresua egiteko, datorren urtera begirako proposamena izan zen, adibidez azaroak 1,2,3…asteburuan egin daitekeela komentatu da, zubia aprobetxatuz.
HURRENGO KOORDINADORA; MARTXOAK 13, GOIZEKO 11etan KUKUTZAN






